XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta liberalek, nahiz demokrazi mailan, nahiz askatasun eta erlijio libertate mailetan, aurrerako pausoak ematen dituzten neurrian, Aintzinako erregimenaren defendatzaile porrokatuenek gero eta garbi eta gogorrago azalduko dituzte era honetako arrazoiak.

Honetaz, normala da J. Caro Baroja-k Karlismoa democracia frailuna moduko errealitate bezala adieraztea.

Jauntxo karlista gehienen erreibindikapenak tankera honetakoak izango dira.

Askotan esan izan da Karlismoaren ezaugarri nagusiena eramangaiztasuna (intransigentzia) dela.

Eta egia da.

Baina ez hori bakarrik: iraganaren mina, inmobilismoa eta nahi-ta-ezko aldaketen kontrako orden cristiano baten defentsa ere izango dira haren ezaugarri.

Don Carlos Mª Isidrok berak, hitz hauez definituko ditu bere erregetzaren helburuak: .

Honako asmo hauek, nahiz eta jatorriz minoria batenak izan, minoria honek, Karlismoaren barruan duen eraginez, Karlismoa osatzen duten mail guztietara zabalduko ditu, honela Karlismo osoaren ezaugarri nabarmen bihurtzen direlarik.

Herri xeheak, egia, problema ugari izango ditu.

Problemak izatea, bizikera larria eraman beharra, gauza bat da, eta hauei erantzuna ematea, funtsezko arrazoiak ezagutuz, oso bestelako bat.

Normalean ezjakin diren nekazarien eskuetan ez da izango horren diagnostiko garbi bat egitea, eta are gutxiago formulazio borobil eta ulerkor bat adieraztea.

Horregatik maiz gertatuko dena zera da: